×

Error

Cannot retrive forecast data in module "mod_sp_weather".

  Ingurua

 

Aibar mendi beherako herri adierazgarrienetariko bat da, Pirinioetako bailara eta Nafarroaren erriberako herrien arteko transizioa.

Kokaleku pribilegiatu honek balio handia ematen dio, bai ingurunekoa bai estrategikoa, hiru komunitatearen intereserako lekurekin (LIC), LIC 6, LIC 25 eta LIC 31 natura 2000 sarean integraturik, gainera Kaparretako natura-erreserba, Soto de Campo Allende barrendegia eta Irunberriko eta Arbayungo arroilak. Zangozako zonaldea betidanik  izan da ibilbide ezberdinek zeharkatua, ibilbide kultural, komertzial edo erlijiosoak; Erronkariko kañada GR 13, Done Jakue bidea GR65, Ibilbide historikoa GR1, Bide Ignazianoa GR21, Galtzada erromatarrak, almadiak, Iratiko bidea...

Bere ondare kultural aberatsetik aipatzekoak diren interesguneak: Leireko monastegia, Xabierreko gaztelua, Zangoza monumentala, Ledea eta Santa Cruz herribildu erromatarrak, Nafarroako 4 kripteta erromatarreko bi, Galipentzu zaharra, San Zoilo Kasedan edo Oibarko gune historikoa ARGAZKIAK HEMEN